FORMAKUNTZA ESPEZIALIZATUA
GENERO BERDINTASUNA
Kurtso honek emakumeen eta gizonen arteko berdintasunari buruzko sentsibilizazioa eta oinarrizko ezagutza eskaintzen ditu, eta, besteak beste, haren egitura-oinarrian sakontzen du, hura mantentzen eta iraunarazten laguntzen duten elementuak eta haren adierazpen desberdinak ezagutzeko asmoz.
KURTSOAREN HELBURU NAGUSIAK
Lehenengo helburua
Gizonen eta emakumeen artean dagoen genero desberdintasunari buruz hausnartzea.
Bigarren helburua
Genero-berdintasunari buruzko oinarrizko kontzeptuetan sakontzea.
Hirugarren helburua
Berdintasunaren eta mugimendu feministaren inguruko mitoak desmuntatzea.
Laugarren helburua
Genero-desberdintasuna eremu guztietan nola agertzen den jakitea.
METODOLOGIA
Ikastaro hau gure Ekua Formakuntza plataformaren bidez egiten da (online), edozein pertsonak erraz erabil dezakeen espazio intuitiboa.
Ikastaroaren gai-zerrenda genero berdintasunean adituak diren profesionalek sortu dute, eta beste material gehigarri batzuekin batera (bideoak, gidak, artikuluak, etab.) eskaintzen da, ikaskuntza errazteko.
Gure metodologia honako hau da:
Elkarrekin
Prozesuan gidatuko zaituen eta zure zalantzak argituko dizkizun tutore bat izango duzu. Tratu hurbilak desberdintzen gaitu.
Parte-hartzailea
Eztabaida-foroaren bidez parte-hartzea sustatuko da, ikasleen arteko ezagutza konpartitzea erraztuz.
Zure erritmora
Edozein ordutan sartu ahal izango zara kurtsora, zure beharretara egokituz.
Aplikatua
Teoria kasu praktikoekin eta gogoetazkoekin konbinatzen dugu, ezagutza sendotzeko.
ZELAN EBALUATZEN DUGU KURTSOA?
Ikastaroaren etengabeko ebaluazio sistemak prozesu osoan zehar ezagutzak sendotzen joateko aukera ematen du, sor daitezkeen zalantzak argituz.
Ebaluazio-sistemak honako hauek biltzen ditu:
Azterketak
Test motako azterketak.
Kasu praktikoak
egitea, ezagutza errazteko.
Eztabaida-foroan
parte hartzea.
Etengabeko ebaluazioa gainditzen duten ikasleei ikastaroa gainditu dutela egiaztatzen duen diploma emango zaie.
Irakaslea
ANE LEKANDA
Ekua – Ikerketa eta Prebentzioko zuzendaria.
Psikologian graduatua (Universitat Oberta de Catalunya).
Kriminologian eta prebentziorako politika publikoetan graduatua (Universitat Pompeu Fabra).
Genero-indarkeriako diziplinarteko esku-hartzeari buruzko masterra (Universidad Internacional de Valencia).
Berdintasun teknikaria.
KURTSOAREN EZAUGARRIAK
Iraupena
10 ordu
Modalitatea
100% online
Konektatuta
Edozein gailutatik.
ADMINISTRAZIO PUBLIKO BAT EDO ENTITATE BAT ZARA ETA KURTSOARI BURUZKO INFORMAZIO GEHIAGO NAHI DUZU?
Jarri gurekin kontaktuan formulario hau betez.